"Munduan hiru pertsona mota daude: zenbatzen dakitenak, eta ez dakitenak" Homer J. Simpson


13x16- Weekend at Burnies: Marihuana erretzailea

Homer Simpson-i hasiera batean bere lagunak diren bele batzuek koska egiten diote begietan, izugarrizko mina sortaraziz. Min hau baretzeko nahiez medikuarenera joaten da. Honek marihuana terapeutikoa gomendatzen dio. Marihuana erre eta mina ez sentitzeaz gain, dena iruditzen zaio polit eta alai. Burs-en txisteak ditu gustuko eta hori esker lehendakariorde izendatzen du aurreko honek. Jende talde batek marihuana terapeutikoa ilegalizatzea proposatzen du, eta Homer-ek, nahiz eta honekin erlazionatutako manifestu bat sinatu (marihuanaren influentziapean baitzegoen), hitzaldi bat ematen du egingo zen erreferendumean jendeak marihuanaren legalizazioaren alde egiteko. Erreferenduma aurreko egunean izan zen, eta galdu egin zuten, jendeak ez baitzekien ezta ze egunetan zeuden ere (porroak zirela eta). Homer-ek erretzeari uzten dio eta ez da akordatzen ezta erretzearen zergatiaz ere.
Argi dago ze motatako pertsona dagoen agerian "Este Burns esta muy vivo" kapituluan, “Marihuana erretzaile” delakoa, hain zuzen ere. “Marihuana erretzaile”-aren estereotipo betetzen duen pertsonaia Homer Simpson izanik.  


Medikua da Homer porroak erretzera bultzatzen duena, izan ere, Homerrek drogekin izandako esperientzia txarra kontzen dionean zera esaten dio: “ No puede dejar que una desafortunada acción le aparte de las drogas”. Honekin argi uzten du porro eta drogen alde dagoela, gaur egungo gizartearen baitan dagoen talde handi baten moduan. Jende mota hau ez da drogen benetako ondorioez aditzen, hori dela eta, drogek eskaintzen dituzten gauza onez baino ez dira baliatzen hauen salmenta eta kontsumoaren alde egoteko. Kultur hegemonikoaren aurka joatearekin erlaziona daiteke, drogen salmenta legala ez denez, jendeak erosten baitu legearen aurka eta estatua zuzentzen dutenen aurka egitean lortzen den “subidoia” izateko. Horrela adierazten dute euren ukapena kultur hegemonikoak finkatutako legeen eta droga ilegalen erabileraren aurrean. 


Lisaren irakaslea
Bestalde, Lisaren marrazkilaritza irakaslea dugu aztergai. Homer-ek lehen aldiz porroak erretzen dituenean, porroen kea heltzen da Lisa, Bart eta Margenganaino, lehenengo honek kearen usaina bere marrazkilaritza irakaslearekin erlazionatuz. Honekin batera, estereotipo berdinarekin lotutako beste pertsona mota bat uzten da agerian. Pentsamendu orokorra da margolariak buhameak direla pentsatzea, ile luzearekin eta drogak etab. hartzen imajinatzen ditu jende askok. Drogak euren inspirazioaren jatorria omen dira.

Dick Hedbige eta Stuart Hall (Birmingham Centre for Contemporary Cultural Studies) teoriko britainiarrek defendatzen dute azpi-kultura dela kultura nagusiaren aurka jartzen den kultura mota bat. Talde honetan sar dezakegu marihuana erretzaileen kultura. Hauek ez daude konforme bizitzen ari diren bizitzarekin eta, hori ekiditeko, porroak erretzen dituzte beste errealitate batean sartzeko. Hori argi ageri da kapitulu honetan. Homer Simpson-ek porroak erretzen dituenean ez da ezta bizi den egunaz ere jabetzen, eta bere mundua era alaiago batean ikusten du. Porroek emandako gaitasunen artean jartzen du jasangaitza dena jasatearena, baina errealitatetik urrunduz. Aipatutako modu honetan bizitzeak ondorio txarrak dakarzkio Homer-i, nola erreferendumaren eguna pasatu zela ez jakitea eta, horren ondorioz, Marihuanaren legalizazioa ez mantentzea.

Otto ere aipagarria da kapitulu honetan. Otto, Lisa eta Bart-en eskolako autobus gidaria da. Honek porroak erretzen ditu eta, hori dela eta, Homerren laguna egiten da eta elkarrekin pasatzen dituzte hainbat egun telebistan  tontakeriak ikusten eta barre egiten. Batak besteak esaten dituen gauzez egiten du barre eta horrela pasatzen dituzte orduak eta orduak. Otto izan daiteke marihuana erretzaile gaztearen estereotipoa hoberen irudikatzen duen pertsonaia. Gaztea da, bizitza topera bizi nahi du eta ez zaio inporta bere inguruan dagoena. Homerri “Me das miedo” esaten dionean marihuanak Homerri egin dion kaltea ikusten du, baina marihuanak berari eragindako kalteaz ez da jabetzen. Gaurko gazteen artean jarrera hori oso ohikoa da, ez dira konturatzen drogek euren buruei kalte egiten dietela ( edo behintzat ez dute onartzen).
Azpi-kultura hau gero eta nabarmenagoa da gaur egungo munduan, nahiz eta gazteria gero eta informazio gehiago eduki. Hala ere, gazteak ez dira bakarrak talde honetan, kapitulu honetan ikus dezakegunez, hainbat pertsona nagusik ere hartzen baitituzte horrelako substantziak (familiaburu den zentral nuklearreko langile batek, adibidez).