Amerikako telebistako marrazki bizidunezko telesail luzeena izanda, The Simpsons telesailak Amerikako kultura modernoaren oinarrizko adierazpen gisa balio izan du, eta batez ere erdi-mailako amerikar familiaren ikuspuntu satirikoa egiten du. Marrazki bizidunetako telesaila denez, telesailak beti izan du era askean aldarrikatzeko aukera, baita egoera-komedien konbentzionalismoekin jolasteko aukera ere; gainera, askatasun hau kultura modernoari buruzko iruzkin mingarri eta errealistak egiteko baliagarria izan da. Guzti honi kutsu fantastikoa erabiltzeko aukera sartzen badiogu, gizartearen kritikarako instrumentu perfektutzat har dezakegu telesail hau.
Aurrekoa kontutan hartuz, hainbat izan dira gizartearengan pentsamendu sakon bat sortzeko helburua izan duten kapituluak. Askotan ageri izan dira drogak, homosexualitatea, ekologia, heriotza edo armen erabilera bezalako kontzeptuak Springfield hiriko egunekotasunean sor dezaketen arazoak agerian jarriz. Ildo honetatik jarraituz, proiektuaren atal honek, The Simpsons telesailak erlijioa bezalako kontzeptua nola azaltzen duen eta honek gizartearengan nolako eragina izan dezakeen aztertuko du.
Lovejoy abadea |
Telesaileko erlijio ofiziala, Lovejoy abadeak dioenez, Presbiluteranismo Amerikar berria da (Presbiteranismoaren eta Luteranismoaren nahastea), beraz erlijio kristaua. Hala ere ez dago oso argi, beste hainbat kapitulutan kontraesan-garriak diren hainbat egoera ematen direlako; hau gidoilariek sortu duten misterio eta anbiguotasunaren fruitua izan daiteke, beste arlo batzuetan egin izan duten eran, hiriaren kokapen geografikoan adibidez. Familiako kideei dagokienez, Marge deboziodun kristaua da eta Lisa budista da, Homerek eta Bartek erlijio eta fedearen inguruko arloei kasurik egiten ez dieten artean. Beste herritarrei dagokienez, erreferentzia asko egiten dira beste erlijioetako kideen inguruan: Lenny eta Carl ere budistak dira (Richard Geere aktorea ere hauekin agertzen da), Krusty pailazoa judua da eta Apu hinduismoaren errepresentazio argia da. Gainera, bestelako kritikak ere agertzen dira Estatu Batuetako sekta eklesiastikoen inguruan ( “La alegria de la secta” izeneko kapituluan), Jehovaren lekukoen obraren inguruan (“Maximo Homer-Esfuerzo” kapituluan) edota Confuzionismoaren inguruan (14. denboraldiko Halloween-eko kapituluan).
Jainkoaren irudiaren inguruan ere askotan sortzen dira kezkak eta gatazkak, honen existentzia auzitan ere jarriz; esan beharra dago, telesailean agertzen denean, ez zaiola aurpegia ikusten eta esku bakoitzean bost atzamar ikusten zaizkiola, beste pertsonaia guztiek lau dituzten artean. Beste alde batetik, erlijio ezberdinen arteko gatazkak ere ageri dira, “El padre, el hijo y el espiritu invitado” izeneko pasartean esaterako. Hemen Homer eta Bart katolizismora pasatzen dira herrian protestanteen eta katolikoen arteko gerra bat sortuz; azkenean, egoera baretu egiten da homosexualitatearen eta amatasun-zelulen aurkako borrokan bat egiten dutenean. Egoera honekin ere, kapitulua telebistatu zen garaiko eztabaida agerian jarri nahi izan zen kalera eramanez eta hau ikusten zuten pertsona guztiengan azterketa sakon bat eraginez.
Aipatutako guztia kontuan hartuz, ezin genezake telesaileko pertsonaiarik erlijiosoena albo batera utzi, Ned Flanders, alegia. Ned Simpson familiaren auzokidea da eta Homerrek gehien gorrotatzen duena. Bihotz oneko pertsona da, oso eskuzabala eta Springfield-eko pertsonarik onena dela esan dezakegu. Debozio izugarridun kristaua da eta Bibliak dioena zehatz-mehatz jarraitzen du, honek dioena errespetatzen ez denean askotan egoerari neurriz kanpo erantzunez. Honek, duda bat sortzen zaion bakoitzean, Lovejoy abadeari kontsultak egitera bultzatzen du.
Blog honetan aditzera ematen den “Huracan Neddy” izeneko pasartean Flanders-en fedea auzitan jartzen da; dena hasten da "Barbara" hurakana Springfield-era hurbiltzen denean. Simpson-darrak etxeko sotoan babesten dira eta ekaitza pasatutakoan, ohartzen dira euren etxeak ez duela inongo hausturarik izan; hala ere, Fladers-tarren etxean zutik geratu diren gauza bakarrak hauen hil-harriak izan dira. Gainera, ohartzen da bere denda dela arpilatzeak jasan dituen negozio bakarra eta beraz, ez duela inongo ondasunik.
Gauzak horrela, elizako aterpetxera joan beharko du bizitzera eta lo egin-ezinik zebilen gau batean, Jainkoaren berarenganako haserrearen justifikazioaren bila hasi zen Biblian, baina orrialdeekin egindako atzamar-ebaki bat baino ez du lortzen. Honek oraindik gehiago tristetzen du, Jainkoaren beste zigor bat dela pentsatuz. Hurrengo goizean, Marge-k esnatzen du eta mirari bat gertatu dela esanez, auzokideek berreraikitako etxea erakusten dio; hala ere honen kalitate eskasa dela eta, etxea berriz erortzen da. Orduan, Ned-ek sekulako haserrealdi baten eraginez hiritar denak gogorki iraintzen ditu (Homer bereziki) eta autoa hartuz, psikiatrikora doa.
Hemen, bere txikitako psikiatrak hartzen duenean bere nortasunaren zergatia azaltzen dio: bere gurasoek ez zuten diziplinan sinesten eta ondorioz Ned oso gaizki hezitako umea izan zen, baina tratamendu berezi bati esker (zortzi hilabetez ipurdikoak ematea) bere jarrera guztiz aladatu zen; gehiegi, handik aurrera ez baitzen inongo haserrerik erakusteko gai izan. Beraz, Foster doktoreak Homerri deitu zion, bera zelako Fladers bere honetik atera zezakeen pertsona bakarra. Probokazio askoren ondoren, posta-ofizinak eta bere gurasoak gorroto zituela aitortu zuen eta doktoreak hau entzutean, osatuta zegoela adierazi zuen.
Pasarte honetan agerian geratzen da kristauaren fedearen galera aurkakoak diren egoerei aurre egin behar zaienean. Hala ere, esan beharra dago Fladers-en jarrera apurka-apurka gogortzen doala kapitulo honen eta “Solo de nuevo” kapituloaren ostean, non emaztea ezbehar harrigarri baten hiltzen den; hemendik aurrera, Estatu Batuetako eskuin erlijiosoaren intolerantzia azalduko duten ekintzak ikusi ahal izango ditugu: beste erlijioak irainduko ditu, homosexulitatearen aurkako lasterketan parte hartuko du… Kapitulo batean, bere semeei Harry Potter-en liburua irakurtzen ari zaiela esaldi honekin amaitzen du: “Y Harry Potter y sus amigos ardieron en el infierno por practicar la Brujería”, liburua sutara botaz [ikusi]. Jarrera hau Razinger Aita Santuak eginiko kritikaren emaitza da, zein, bere ustez, liburu honek paganismora bultzatzen duen [ikusi]. Edo bestela ahaztezina da, Homer genio bihurtzen denean eta errentako deklarazioa egiten ari dela, Jainkoa existitzen ez delako formula frogatzen du. Hau Flandersentzat pentsaezina da eta inoren eskuetan erori ezin dela esanez, papela erretzen du.
Jarrera guzti hauek gaur egungo gizartean ematen diren zapalkuntzak eta gutxiespenak agerian jarri nahi ditu, Estatu Batuetan botere ekonomiko handia duen talde baten jarrera erakutsiz. Ned Flanders kritautasun kontserbakorrenaren kritikaren adibide argia da, artzaiaren ardi fededunaren estereotipoa betetzen du.