
Homerrek Bart altzairu fabrika batera eramaten du ikus dezan benetako gizonak nolakoak diren, baina fabrika horretako langile guztiak homosexualak dira. Homerrek arazo hau kontatzen die Moe eta Barneyri, eta Moek esaten du lehen gizona egiten zinela gerrara joatean eta gizon bati tiro egitean. Orduan Barneyk esaten du orein bat hil dezaketela, eta horretara joaten dira.
Zoritxarrez, ez dute oreinik aurkitzen, eta etxera bueltatzea erabakitzen dute. Orduan, ukuilu batean elur orein talde bat ikusten dute, eta Homerrek esaten dio Barti elur oreinak hiltzeko. Bartek hau egin orduko, elur oreinek inguratu egiten dituzte eta Moe eta Barney ezkutatu egiten dira. Oreinek Homer erasotzen dute, baina Johnek salbatu egiten ditu. Moe eta Barneyk esaten dute ezin dutela burua altxatuta ibili “maritxu” batek salbatu dituelako, baina Homerrek esaten du ez dutela hitz iraingarri hori erabili behar beraien bizitzak salbatu dituen gizon batekin.
“Homer-fobia” izeneko kapitulu honetan homosexualekin eta heterosexualekin lotzen diren hainbat sinbolo ageri dira. Homerrek Barten ikusten dituen hainbat ezaugarri homosexualitatearekin lotzen ditu, hala nola hawaiar erako kamisetak eramatea, hitz egiteko era jakin bat, musika era bat entzutea, kolore arrosa duten gauzak hautatzea... Gainera, esan beharra dago Homerrek Barti arazoa konpontzeko erremedioetako bi gizontasunaren sinboloak direla, hala nola altzairuaren industria (non indar handia behar den lan egiteko, homosexualek ez daukateneko uste tradizionala dago) edota ehizatzea (gizontasunaren sinbolotzat hartu dena). Azken gai hau aztertuz, Homerrek esaten dio Bart ehizatzera eramango duela horrek gizon egiten duelako pertsonaia bat, eta Margek erantzuten dio bera ez dela inoiz ehizan joan eta oso gizona dela. Lisak azken ideia hori auzitan jartzen du ea zergatik orein bat hiltzeak mutil bat gizon egiten duen galdetzerakoan.

Kapitulu honetan, azken finean, bi ondorio atera ditzakegu. Bata, argi eta garbi geratzen da homosexualen inguruan dauden estereotipoak ez direla benetakoak, adibidez altzairu lantegira joaten direnean bezala; eta, gainera, Bartek argi uzten duen moduan, “gizonen gauza batzuk” (ehiza kasu honetan) homosexualitatearekin lotu ahal dira; izan ere, eta bere hitzei men eginez: “A mí un grupo de hombres solos en el bosque, me resulta un poco gay”. Bigarrena, kapitulu honek aurkezten digun estereotipoa: homofoboaren estereotipoa. Homerrek betetzen du homofoboaren papera. Kultur hegemonikoaren aurka doan joeratzat har genezake homosexualitatea, izan ere, nahiz eta urtero eskubide gehiago lortu eta euren kopuru handitu, talde txiki eta diskriminatu bat izaten jarraitzen dute.
Homerrek ondo adierazten du zein den homofoboen jarrera: diskriminazioaz aparte, euren sexualitatea bizitzeko era “gaizotasun” bat balitz bezala hartzen dute, eta horren “sendagaia” gizonezkoei lotutako jarduerak egitean datza. Hala ere, azkenean Homer Johnekin oso txarto portatu direla onartzen du eta Moe eta Barneyri gaitzesten die “maritxu” bezalako hitz iraingarriak erabiltzea.